Zilarrezko eta brontzezko dominak ekarri ditu Maria Jose Gilek Donostialdeatik

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko martxoaren 26a

Hirugarren egin du Europako txapelketan eta bigarren Lasarteko krosean.

Pozez zoratzen dago Mari Jose Gil atleta arrasatearra joan den  asteburuan lortu dituen emaitzekin. Eta ez da gutxiagotarako. Izan ere, bi domina eskuetan zituela bueltatu zen etxera Donostialdeatik.

Brontzea eta zilarra

Lehen domina egubakoitzean irabazi zuen, Anoetako belodromoan jokatu ziren Europako atletismo txapelketan. "Izugarrizko maila egon da txapelketa horretan. Bi alemaniarrekin batera sartu nintzen helmugara, bigarrenarengatik oso denbora gutxira. Ez nuen espero hirugarren sailkatzea, eta oso pozik nago", adierazi du Gilek.

Bigarren domina, zilarrezkoa, domekan eskuratu zuen Lasarten egindako krosean. "Lasterketan zehar birritan entzun nien ezagunei bigarren nindoala esaten, baina ez nien kasurik egin. Abuztuan operatu nindutenetik, minak izaten ditut sarri, eta ez nuen inondik inora espero hain postu ona lortzea", azaldu du Mari Jose Gilek pozik. "Laster Euskadiko txapelketa jokatuko da, eta ekainean, Gasteizen, Espainiakoa, eta biak prestatzen dihardut", gaineratu du pozez 72 urte dituen korrikalari arrasatearrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak