Arrasteko gaztetxeko Kooltur Ostegunak egitasmoak oporrak hartuko ditu datozen egunetan, beraz, ez da kontzerturik egongo ez bihar, ezta hurrengo eguenean ere. Hurrengo kontzertua apirilaren 11n izango da, eta gonbidatua, Gari.
Iñaki Garitaonaindia Garik zabaldu zuen, hain zuzen, Kooltur Ostegunak egitasmoa duela bi urte t'erdi inguru. 2010eko azaroan hasi zuen ibilbidea gaztetxeko ekimen honek, eta Gariren kontzertuak estreinatu zuen. 200dik gora lagun bildu ziren egun horretan gaztetxean. Garirekin batera, Raul Romok eta Hasier Oleagak osatzen duten Maracas para dos taldeak eta Iruñeko Las Culebras rock taldeak osatuko dute Kooltur Osteguneko apirileko egitaraua.
Martxan dagoen hirugarren ikasturtea maiatzean bukatuko dute, eta besteak beste Ander Lipus etorriko da Publikoari gorroto antzezlanarekin.