Udalak ospitale atzeko orubea atontzeko eskatu dio Visesari

Imanol Gallego 2013ko mar. 26a, 12:01

Udalak Jaurlaritzako sozietatea ohartarazi du orubeak dituen hutsuneetaz

Ospitale inguruak berrantolatu zirenean hainbat enpresak zenbait orube erosi zituzten, bertan etxebizitzak egiteko asmoarekin. Orube horietan babes ofizialeko bi bloke eta "La Caixa"-ko etxeak eraiki zituzten.

Beranduago, eta ospitalearen eraikin berriaren atzean, alokairura bideratuko zituen zenbait etxe egiten hasi zen Visesa. Lehen fasea ia amaitua dagoen arren, bigarren faseko orubean ez du lan handirik egin. Duela zenbait hilabete, bertako zuloa luzatu zuten, baina, dirudienez, proiektua bertan behera geratu da.

Egoerak okerrera
Inguruko bizilagunek orubearen egoera dezente okertu dela diote. Arrasateko Udalak iritzi bera dauka eta bertako teknikariek hiru arazo nagusi aipatu dituzte: uraren maila, eltxoen ugaritasuna eta segurtasun falta.
Hiru arazoak, baina, arazo beraren parte dira. Zuloa luzatu zutenetik Visesak ez du lan gehiago egin bertan eta orubearen lurzoruko zenbait pitzaduratatik ura sartzen hasi da. Horrez gain, azken hilabeteetako euriek ez dute egoera hobetu. Visesaren abandonua medio, orubea inguratzen duten hesiak ez daude oso egoera onean. Udalak kezka azaldu du, izan ere, orubearen ingurutik jende asko igarotzen da eta norbait orube barrura erortzeko aukera dago.

Hau guztia gutxi balitz, udan, orubeko ur mailagatik, eltxoentzako ekosistema paregabea sortzen da. Inguruko bizilagunek duela bi urtekoa oso gogoan dute  oraindik: "Etxeko teilatua eltxoz bete zitzaigun", dio batek. Beste bizilagun batek, berriz, aurtengo uda nolakoa izango den ere iragarri du: "Ur gehiago dagoenez eltxo gehiago egongo da eta ezingo dugu leihorik zabaldu". Azkenaldi honetan, gainera, hesia apurtuta azaldu da eta zaborra ere agertu da.

Udaletik azaldu dutenez, hirigintza sailetik jarraipena egiten ari dira eta laster bilera bat ere izango dute Visesarekin.

Dena den, Udalak esandakoaren arabera "arazoa ez da egun batetik bestera konponduko". Hala ere, Arrasateko Udalak itxaropena dauka bileraren ostean orubea konpontzeko lanei ekingo diela Visesak, gune haren jabea den heinea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak