"Debagoienean sektore indartsua da merkataritza eta turismoarena, bai eta berritzailea ere. Egoera ekonomiko zailetan arriskuak bere gain hartzen duen arloa da". Hala adierazi du Arrasateko PSE-EEk, hilaren 18an ibarreko 16 enpresek eskuratutako Turismo Kalitate eta IKT alorreko diplomen harira.
Merkataritza eta Turismo saila sortzeaz gainera, merkataritza tradizionalaren benetako egoeraren ikerketa bat egitearen beharra azpimarratu du oharrean Arrietak. "Ondoren, plan integral bat egiteko". Bestalde, "merkatarien elkarteen sorrera sustatu behar da, eta baita denden irekierak dakartzan tasen murrizketa ere".
Alderdi sozialistaren Udaleko bozeramaleak gaineratu duenez, "garrantzitsua da auzoko dendan erostea, lanpostu finkoak eta aberastasuna sortzeko". Une zailak bizi dituen esparrua dela aipatu du oharrean, besteen artean, BEZ igoeragatik, bai eta funtzionarioen aparteko paga kendu izanagatik".
Era berean Arrietak adierazi du, Merkataritza eta Turismo saila sortzeko beharra eta aipaturiko arrazoietariko asko 2011ko hauteskundeetara aurkeztutako hauteskunde programan josotzen zirela.