Badator Liburuaren eguna eta horrekin batera ekitaldi ugari

Jone Albeniz 2013ko martxoaren 25a

Liburuaren nazioarteko eguna ospatzeko, apirilaren 8ko astetik ekinda, jarduera desberdin ugari antolatu dituzte Arrasaten, egitarau oparoa eskainiz. Munduko toki desberdinetako literatura jorratuko da, nazioarteko adituak ere egongo dira. Kulturate erabiliko da ekintza gehienak egiteko eta hauek adin desberdineko jendeari zuzenduta egongo dira, haur, gazte eta helduei.

Arrasateko udal liburutegiak  aspalditik ospatzen du Liburuaren eguna. Apirileko hilabeteak bi data esanguratsu biltzen ditu; batetik, apirilak 2an Haur Liburuaren eguna eta 23an Liburuaren nazioarteko eguna. Liburuaren egunerako bakarrik ez, apirila osorako ekintzak antolatu ditu: txotxongilo erakusketa; ikuskizunak, kontalariak, literatura solasaldiak... Liburuaren asteko ekitaldiak apirilaren 9an Gorakada antzerki taldearen txotxongilo erakusketarekin hasiko du. 

Hurrengo egunetan, Boli Bili Boli txotxongiloen ikuskizuna, munduko kontalari desberdinak, literatura solasaldiak, ipuin kontaketa, Shakti Contorsión ikuskizun berezia, bularretik mintzora irakurketa kluba eta beste hainbat ekitaldi ospatuko dira apirileko hilabetean. Munduko kontalarien artean Arnau Vilardebó kataluniarra eta Maite Arrese euskaldunarekin batera, Valia Percik Argentinarra ere gurean izango da. 

Adituak

Euskal herri mailan Harkaitz Canok zuzenduko ditu Zinea eta Literatura solasaldiak apiriletik aurrera eta ekainerarte, eta, Espainia mailan, Altarriba idazlea eta Kim marrazkilariak dira oso ezagunak, azken hau aski ospetsua  El jueves aldizkariaren Martínez el Facha istorioak marrazteagatik.

Munduko kontalariak

Pertsonaiak interpretatu, ipuinak kontatu, kulturarekiko interesa sustatu, eta bakoitzaren esperientzia artistiko eta pedagogikoa gorputzaren, ahotsaren eta hitzen bitartez konpartitu eta ilusioak eraikitzen dituzte.

Gorakada antzerki taldea

25 urte dira 1987. urtetik hona, Abadiñoko Gorakada antzerki konpainia abiatu zenetik. Durangon, garai hartan bazegoen helduentzako antzerkia ekoizten zuen Geroa taldea. Haurrentzako eremuan gabezia bat bazegoela ikusirik, zortzi antzerkizale gaztek Gorakada sortzea erabaki zuten Julio Perugorriak eginiko proposamenari baiezkoa emanez. Apurka-apurka hasierako proiektu hura forma hartzen joan zen eta eszenografoak, musikariak eta abar gehituz joan zitzaizkion taldeari. Haurrei zuzendutako kalitatezko antzerkiaren alde lan egin nahi izan dute beti, kalitatezko gero eta antzezlan gehiago dagoela diote. 

Erakusketa honek Gorakada antzerki-konpainiaren 25 urteko ibilbidea batzen du. Bisitariari abentura, magia eta ilusioz betetako mundu liluragarria erakusten zaio , antzezlanik esanguratsuenetako txotxongilo eta eszenografiak aurkezten direla , adibidez Titirikontu, Gondola Misteriotsua, Jim Altxor Uhartean, Robin eta Hood, Irudimeneko Hiria, Cyrano, Ogro Txikia, eta abar. Gorakadak taldeak urteotan, 1.900 emanaldi baino gehiago egin ditu eta Arrasateko Kuturaten dagoen erakusketan urte-muga hori ospatzea nahi da

Shakti Contorsion

Saio berria, bitxia eta berezia da,  8 minutu irauten du, eta ideia oso originala da, Liburuaren eguneko kartela berak aurkezten du, “irakurtzen” deitzen da bere saioa eta bi aldiz kontorsionatuko da kulturateko sarrera nagusian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak