Mondrak garesti ordaindu zituen atzean egindako akatsak Tolosaren aurka (4-0)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko martxoaren 24a

Porrot mingarria jaso zuen atzo Mondrak Tolosan. Izan ere, lehenengo zatian defentsan egindako akatsen ondorioz, bi gol jaso zituen. Bigarren zatian, berriz, norgehiagoka berdintzeko lehenengo ahaleginak egin zituzten zerrrajeroek eta gola sartzeko bi aukera on izan zituzten. Lutxo Iturrinoren mutilek indar guztiak erasoan jarri zituzten eta talde zuri-morearen defentsan zuloak sortzen hasi ziren. Horrelako jokaldi batean epaileak txartel gorria atera zion Erik Justeli eta, jokalari bat gehiagorekin, Tolosak bi kontraeraso aprobetxatu zituen bi gol sartzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak