Partiduaren lehenengo minutuetan etxeko taldea intentsitate handiarekin hasi zuen partidua eta MUk ezin izan zuen Zarautzen erasoaldiei eutsi. Baina minutuak aurrera egin ahala, Josu Larreategiren mutilek partiduaren erritmoa kontrolatzen hasi ziren eta markagailuko aldea murrizten joan ziren.
Bigarren laurdenean, berriz, MUk duen potentziala erakutsi zuen eta partidua berdindu eta buelta ematea lortu zuten. Atsedenaldiaren ostean, Larreategiren mutilek taldearen aurpegirik onena erakusten jarraitu zuten eta laurdenaren bukaerarako MUk 16 puntuko aldea lortu zuen.
Azken laurdenean, gaizki
Azken laurdenean, etxeko taldeak erreakzionatu egin zuen eta arrasatearrek zuten 16 puntuko aldea ez zen nahikoa partidua eskuratzeko. Zarauztarrek partidua galtzeko aukera asko zituztela jaki eta zuten indar guztia erasoan jarri eta ondo irten zitzaien: pixkanaka bada ere, markagailuan zegoen aldea murrizten joan ziren eta partidua berdintzea lortu zuten. Partidua bukatzeko segundoak falta zirenean, Zarautzek 2 puntutako aldea lortu zuen eta nahiz eta norgehiagokaren azken baloi jabetza MUrena izan, ez zuten azken segundoetan saskiratzerik egin.