Erakustaldi bikaina eskaini dute bi taldeek eta arrasatearrak Espainiako txapelketara joateko aukera edukiko dute modu horretan. Arrasate Dragoi taldeko Edurne Elkoro pozik agertu da: "Emaitza onak lortu dituzte taldeek eta denak sailkatu dira estatu mailako txapelketarako".
Gustura agertu da baita ere ikusle kopuruarekin: "Iaz Mungian egin zen eta oso jende gutxi bertaratu zen. Gaurkoan harmailak lepo bete dira eta horrek parte hartzaileak motibatu ditu".
Gipuzkoa mailan aerobik artistikoa egiten duen talde bakarra da Arrasatekoa. "Gogor lan eginda eta baldintza batzuk beteta, Zaragozan lehiatuko gara".
Domina ugari banatu dituzte kiroldegian; urrezko hiru, zilarrezko hiru eta brontzezko bat jaso dute arrasatearrek, banaka zein taldetako erakustaldietan.
Sailkapena
N2 Banakakoa:
Araitz Altube (Dragoi)
N2 Bikoteak:
1- Biribildu
2- Dragoi
N2 Hirukoteak:
Biribildu
N3 Banakakoak:
1- Nerea Otxoa (Dragoi)
2- Eider Altube (Dragoi)
3-Gabriela Calvo (Biribildu)
N3 Bikoteak:
1- Biribildu
2- Dragoi A
3- Dragoi B
N3 Hirukoteak:
1-Biribildu B
2-Biribildu A
3-Biribildu C
N3 Taldeak:
1- Dragoi
2-Biribildu
N6 Bikoteak:
Biribildu
N7 Hirukoteak:
1-Biribildu B
2-Biribildu A