Dokea ezagutzeko aukera izan dute haurrek eta gaztetxoek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko martxoaren 24a

SUDC Arrasateko elkarte gastronomikoen elkarteak antolatutako doke txapelketa jokatu dute gaur haurrek eta gaztetxoek Monterron parkearen azpiko zelaian. Haurrak gustura ikusi ditugu eurendako berria den ekintza ezagutzen. 14 urtera artekoen txanda izan da gaur eta dozena bat parte hartzaile izan dira. Hhilaren 29an nagusien txanda izango da; egun horretan jokatuko da elkarte gastronomikoen arteko 33. doke txapelketa, 10:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak