Korrika Kulturalaren barruan eta Kooltur ekimenarekin elkarlanean, kontzertua eskaini zuten atzo Lurra eta Esne Beltza taldeek. Antolatzaileen arabera, 200 sarrera inguru saldu ziren; jendea bai, baina gaztetxea betetzeraino ez. Xabier Solano lider zela, hasieratik sekulako 'feedback'-a lortu zuten ikus-entzuleekin. Eta hori lortuta, giroa bero-bero izan zen ia emanaldi osoan zehar, publikoarendako dagoeneko aski ezagunak diren kantuak jotzen zituzten bitartean. Ska, folk eta denetariko doinuekin jantzi zuten emanaldia, 'Bozgorailuetatik' abestiarekin amaitzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.