Small Jackets taldearen bertsioen artean, MC5 taldearen American Ruse entzun ahal izan zuten ikusleek. Turboshit-ek, berriz, Dictators taldearen Who will save rock & roll eta Gluecifer-en I got a war kantuak eskaini zituen, besteak beste.
Hall-a, egokia?
Kritika bakarra aretoak eraman zuen atzokoan. Izan ere, bertaratu zirenetako batzuek ezbaian jarri zuten Amaiako hall-a egokia den halako kontzertuetarako. Egia esan, erdiko zutabe horrek min handia egiten dio ikuskizunari.