Gaur eta bihar aukera bikainak Arrasateko bigarren eskuko azokan

Zuriñe Velez de Mendizabal

Arrasateko Herriko Plazan ipini dute bigarren eskuko azoka aurten ere. Bi egunez, herritarrek emandako arropak-eta erosteko aukera egongo da.

Txamarrak, zapatak, gonak... denetarik dago Arrasateko bigarren eskuko azokan. 11:00etan hasi dira lanean eta Goienari adierazitakoaren arabera, jende ugari bertaratu da lehenengo ordu horretan, "eta nahikotxo saldu dugu, gainera".

Gaur 20:00ak arte egongo da aukera bertako salgaiak kuxkuxeatu eta gustuko izan ezkero, etxera eramateko. Eta bihar ere, ordutegi bera edukiko du euskal presoen aldeko zortzigarren azokak, 11:00etatik 20:00ak arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak