Behean duzue finalisten argazkia:
Eskoriatzako Aldatz taldeak irabazi du Zaldibarko Koparen bederatzigarren edizioa. Hori bai, ederto sufritu behar izan dute Iluntz taldea menderatzeko. Izan ere, berdinketarekin heldu da lehia amaierara (5-5) eta luzapenean golik ez denez egon, penalti jaurtiketek erabaki dute aurtengo txapelduna. Eskoriatzarrak, Iluntz hobeto hasi arren, hobeak izan dira penaltietan (3-2). Aspaldian ikusi ez den emozioa ikusi da kantxan eta final bati ikusleak eska diezaiokeen osagai guztiak izan ditu lehiak: gorabehera asko markagailuan, tarteka joko ona, golak eta polemika. Zorionak bi taldeei!
Behean duzue finalisten argazkia:
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.