Telebistako aurpegi ezagunen eskutik 'Romeo' antzezlana Amaia antzokian domekan

Ander Larrañaga 2013ko martxoaren 22a

William Shakespeareren Veronako tragediaren bertsio monteskoa domekan, martxoaren 24an, taularatuko dute Amaia antzokian. Lan horretan, emakumezkoak barik, nobelako gizonezko monteskoarrak bakarrik agertuko dira: Romeo, Benvolio, Mercutio, Fray Lorenzo, Fray Juan, Coro eta monteskotarren morroiak; Julio Salvatierrak egokitutako antzezlan horretan ez da Julietarik izango.

Zenbait umore ukiturekin eta trama originala errespetatuz, Romeok berak eta beste bi gizonezko garrantzitsuenek, Mercutiok eta Benvoliok, emango diote bizia Julietaren arimari antzerki horretan.

Aurpegi ezagunak

Tragedia erromantikoa berpizteko, El Barco eta Los Serrano telesailekin famatu egin diren hiru aktore aukeratu ditu Salvatierrak hirukote protagonista antzezteko: Alex Barahona, Bernabe Fernandez eta Javier Hernandez.

Martxoaren 24an, domekan, antzeztuko dute Romeo lana Amaia antzokian. Emanaldia 19:30ean izango da eta sarrerak 12 euro balio du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak