Small Jacket eta Turboshit, Amaiako 'hall'-ean

Imanol Gallego 2013ko martxoaren 22a

Gaur gauean Amaiako hall-ak kontzertua hartuko du. Bi talde igoko dira antzokiko oholtza txikira.

Turbo Shit bergararrek emango diote hasiera kontzertuari. Eskandinaviako ukituak dituzten punk-rock doinuek girotuko dute antzokiko sarrera.
Bergararren ostean, Small Jacket italiarren txanda izango da. 2004an ekoiztutako Play at high level disko arrakastatsua aurkeztuko dute. 80ko hamarkada gustuko dutenek zortea izango dute; izan ere, Small Jacket taldearen musikak hamarkada hartako hard-rockaren zantzuak ditu. Kontzertua 20:00etan hasiko da eta sarrera 8 euro kostatzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak