Zaldibarko areto futbol txapelketako kopak honelako ezusteak ematen ditu. Ligan beste talde batzuek baino puntu gutxiago eduki arren, Iluntz eta Aldatz taldeek jokatuko dute zapatuko finala. Bi taldeek ez dute ibilbide erraza izan; Aldatz taldeak faboritoen artean zegoen Dribling taldea kanporatu zuen finalerdian eta indartsu iritsiko da 23ko finalera. Iluntz bera ere faborito asko bidean utzi ostean heldu da aurtengo kopako finalera.
Antolatzaileen hitzetan, finalera iritsi diren bi taldeek "argi uzten dute" txapelketako talde guztiek duten maila on eta parekatua.
Final zirraragarria
Ohitura bilakatu den finalak jende asko batuko ditu Zaldibarren. Bi taldeek zale asko dituzte, eta ikuskizun polita egongo da.