Irabazi berri duen Super Tuesday txapelketa munduko onenek bakarrik jokatzen dute, beraz, ez zen samurra izan irabaztea arrasatearrarentzat. Nahiz eta azken jokoa nahiko konplikatua zegoen, Larrabe buru zebilen eta hiru bandatara All in preflop batekin errematatu zuen jokoa.
Ez da lehenengo sari potoloa izan
Aurten, 663 jokalarik hartu dute parte torneoan, historian beste inoiz baino gehiagok. Hala ere, arrasatearra ez da hasiberria poker munduan: pasa den urtean SCOOP txapelketako Evento-08-H delakoa irabazi eta 117.730,41 euro eraman zituen. Are gehiago, aurtengo Poker Caribbean Adventure torneoko Evento-18 delakoan ere garaile izan da eta 169.587,47 euroko saria jaso du. Bere bolada ezin hobe hau ikusita, momentuko poker jokalaria dela esan genezake.