Munduko kontalariak Katalunia, Argentina eta Euskal Herritik datoz, eta sesio ezberdinak eskainiko dituzte apirilaren 12an. XIII. edizioa izango da aurtengoa, eta Arnau Vilardebó, Valia Percik eta Maite Arrese ekarriko ditu Arrasatera. Denak Kulturateko areto nagusian izango dira, hilaren 12an, 19:00etan.
Arnau Vilardebó kataluniarrak Divinas seducciones ekarriko du, publiko orotarako obra.
Argentinatik etorritako Mila Percik-ek bi obra ekarriko ditu: Hechizos y escobas...que los hay los hay...Ayayayayay!, familia eta haurrentzako; eta conTacto, heldu eta gazteentzat.
Maite Arresek, azkenik, Amamaren magalean ekarriko du Euskal Herritik bertatik.
Munduko kontalariak gurera gonbidatuz, ahozkoetan globalizaziora iritsi nahi da, kultura ezberdinetako iturrietatik edan ahal izateko.
Beste ekintza batzuk
Ipuin kontalariez aparte, Liburuaren Nazioarteko egunak bere kartel propia izango du. Hona hemen proposatutako egitaraua:
-
Apirilak 9-30 Txontxongilo erakusketa: Gorakada Antzerki taldearen 25. urteurrena (17:30-20:30, Kulturateko klaustroan).
-
Apirilak 11 Boli Bili Boli txontxongilo ikuskizuna, Pantzart taldearekin (18:00, Kulturateko areto nagusian).
-
Apirilak 17 Literatura solasaldiak: Cine y Literatura (Bola de sebo liburua eta La Diligencia filma). (18:00, Jokin Zaitiegi).
-
Apirilak 19 Irakurketa Kluba: Bularretik mintzora (18:00, Santa Marinako Auzo Biblioteka).
-
Apirilak 23 Ikuskizun berezia: Shaktí Contorsión (18:00 eta 18:20, Kulturateko sarreran).
-
Apirilak 23: Literatura solasaldiak: Bitan esan beharra Ricardo Arregi poetarekin parte-hartzearekin (18:30, Jokin Zaitegi).
- Apirilak 26: Ipuin kontaketa: Munduko ipuinik txarrenak okerrago kontatuak Joxe Mari Carrererekin (18:30, Santa Marinako Auzo Biblioteka)
- Apirilak 26: Komiki gidaren aurkezpena eta El arte de volar Altarriba eta Kim egileen emanaldia
- Apirilak 27: Irakurketa Kluba: Bularretik mintzora (11:00, Kulturate)