Arrasateko 'Euskalakari' txikiek pasa dute lekukoa

Ubane Madera 2013ko martxoaren 20a

Ika, ika, ika… hemen dator Korrika! eta Tipi, tapa, tipi, tapa… Korrika! Halako oihuak bidelagun dituela zeharkatu ditu Arrasateko kaleak Korrika Txikiak, Musakolan hasi eta herriko buelta egin ostean, Herriko Plazan bukatu arte. Arrasateko ikastetxe guztietako ikasleak arduratu dira Korrika Txikiari bidea erakusten, ohiko tronkomobila lagun dutela. Plazan segituko du orain jaiak. Motorrak berotuta daude, beraz, Arrasaten, gauean Korrika nagusiari behar den moduko harrera egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak