Arrasateko udalekuek 25 urte beteko dituzte aurten eta Txatxilipurdik, urtero moduan, Arrasate eta inguruko haur zein gaztetxoei eskaintza zabala bezain interesgarria eskaini gura die. Gaur bertan egin dute udalekuen aurkezpena eta izen-ematerako datak zehaztu dituzte dagoeneko: udaleku itxietarako bihar, hilak 21, irekiko da epea eta udaleku irekietarako, berriz, hilaren 25a aukeratu dute. Izena emateko azken eguna izango da maiatzaren 10a. Helburua ez da aldatu: aisialdi plan ederra eskaintzea, kalean, eta euskarari berebiziko garrantzia emanda.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.