Justizia sozialaren inguruko bilera bihar Kulturaten

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko martxoaren 19a

Krisia dela-eta, gizartean urteotan gertatu diren  aldaketak denuntziatzea helburu dutenentzat bilerak izango dira Kulturateko Biteri gelan, sortu berria den Arrasateko talde baten eskutik . Ekimen horren lehengo bilera bihar martxoaren 20an (eguaztena) izango da , 18:30ean. Hala ere, hilabetero halako bilera bat egitea da Justizi Sozialaren Defendatzaileak izeneko taldearen asmoa.

Taldearen izenari zor zaion  justizia soziala lelotzat hartuta, ekimen horrek krisiari buruzko hainbat aldarrikapen planteatu nahi ditu. Oraingoz honako hauek adostu dituzte: “Krisi hau ez dugu guk sortu eta ez dugu guk ordainduko,  batu gaitezen eraso sozialei erantzuteko, defendatu  dezagun publikoa, sortu dezagun babesleku soziala”.

Mobilizazioak

Aldarrikapen horiek kalera eramateko, hilabetean behin elkarretaratze  bat egiteko asmoa dutela iragarri dute. Dena dela, oraindik ez dute datarik zehaztu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak