Aurtengo azkeneko ludoteka ibiltaria

Ubane Madera 2013ko martxoaren 19a

Aurtengo ludoteka ibiltariak zapatuan, martxoaren 23an bukatuko du ibilbidea. San Andres auzoan izango du azkeneko hitzordu hori, eta ohi den moduan, ateak zabalik izango ditu bertan parte hartu gura duenarendako. Ordua: 10:00etan hasita, Bedoñabe Herri Eskolan. 

Pasa den asteburuan, jolastu, eskulanak egin, pultserak… eta Korrikaz ere gogoratu ziren, eta badatorrela ospatu nahian, kartel dotore bat egin zuten San Andresko ludoteka ibiltarian, argazkiak erakusten duen moduan. Eta duda barik, oraingo asteburuan ere izango dute zerekin bete goizeko denboratxo hori San Andres auzoan. Gonbitea, beraz, eginda dago.  

Ludoteka ibiltaria, zortzi asteburutan

Txatxilipurdi elkarteak auzoz auzo lantzen duen ekimena da ludoteka ibiltaria. Helburua da ludotekarik ez dagoen auzoetan ludotekaz gozatzeko aukera ematea bertako haur, gazte eta gurasoei. Aurten, zortzi asteburutan (oraingo honekin) eraman dute ludoteka zerbitzua auzoetara.

Udaleku irekiak

Orain, berriz, ludoteka ibiltariari amaiera eman, eta udaberriarekin batera, Txatxilipurdi elkartea dagoeneko udara begira jarri eta udaleku irekiak lantzen dabil. Bihar (eguaztena) jakinaraziko dituzte aurtengo edizioaren nondik norakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak