Magiara gerturatuko ditu Herri Eskolako neska-mutilak Txanek

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko martxoaren 18a

Arrasateko Herri Eskolara bisita egingo du Txan Magoak eguen honetan. 'Ezer ez da dirudiena' ikuskizunarekin, beste mundu batetara bidaiaraziko ditu lehen hezkuntzako ikasleak, martxoaren 21ean, 15:00etan hasita.

Erguin aldean egongo da Txan mago ezaguna eguenean, hilak 21. Lehen hezkuntzako neska-mutilei magia baliatuta gauzak ez direla lehen begiradan diruditena erakutsiko die Txanek: "Gauzak sentitzen edo ikusten ditugun bezala al dira? Magiak erakusten digu gauzak agian ez direla horrela. Ausartu, zatoz gure mundura, zeren eta magiaren erreinuan... ezer ez da dirudiena."


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak