Taldeka, bikoteka zein bakarka lehiatuko dira Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko neskak.
Taldeka, Olatz Fernandez, Jone Goikolea, Leire Gonzalez, Leire Poyato eta Saioa Arriola arituko dira. Bikoteka, ostera, ondorengoak lehiatuko dira: Eider Altube eta Olatz Fernandez, Mirentxu Amozarrain eta Maialen Gallardo eta azkenik Maialen Diaz eta Ane Gorosabel. Bakarkako ikuskizunetan aldiz, Nerea Otxoa, Eider Altube eta Araitz Altube izango dira protagonista.


