Telebistako aurpegi ezagunen eskutik 'Romeo' antzezlana, Amaia Antzokian

Ander Larrañaga 2013ko martxoaren 18a

Julio Salvatierrak egokitutako antzezlan honetan ez da Julietarik izango. William Shakespearen Veronako tragediaren bertsio monteskoa martxoaren 24an eszenaratuko da Amaia Antzokian. Lan honetan emakumezkoak barik, nobelako gizonezko monteskoarrak bakarrik agertuko dira: Romeo, Benvolio, Mercutio, Fray Lorenzo, Fray Juan, Coro eta monteskotarren morroiak.

Umore ukitu batekin eta trama originala errespetatuz, Romeok berak eta beste bi gizonezko garrantzitsuenek, Mercutiok eta Benvoliok, emango diote bizia Julietaren arimari antzerki honetan.

Aurpegi ezagunak

Tragedia erromantikoa berpizteko, Espainian El Barco edota Los Serrano bezalako telesailekin famatu bilakatu diren hiru aktore aukeratu ditu Salvatierrak hirukote protagonista antzezteko: Alex Barahona, Bernabe Fernandez eta Javier Hernandez.

Sarrerak 12 eurotan

Esan bezala, martxoaren 24an, domekan, atzeztuko dute Romeo lana Amaia Antzokian. Emanaldia 19:30ean izango da eta sarrerak 12 euro balioko ditu. Aipatzekoa ere ikuskizuna gazteleraz izango dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak