Horrekin batera, diru kontuak ere izango dituzte mahai gainean. Hain justu ere, iazko aurrekontuaren likidazioa onartzeko proposamena; eta horrekin batera, Iturbide Egoitzakoa eta AUKEAkoa onartzekoa ere bai.
Udaltzainen lan-poltsa dela-eta
Eta bestelakoen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko mugikortasunaren azterlana bidaltzea, eta "udaltzainen lan-poltsa sortzeko onartutako oinarri-arauak direla eta", aurkeztutako erreklamazioa landuko dute Udal gobernuaren asteroko batzarrean.