Bi jokalari gutxiagorekin, 1-1 egin zuen Mondrak

Leire Kortabarria 2013ko martxoaren 18a

1-1 geratu zen markagailua Mojategin, domekan. "Lehenengo zatian, nahiko ondo jokatu genuen, eta gola egin genuen, Iker Lopezen eskutik", baloratzen du Lutxo Iturrino entrenatzaileak. Handik gutxira penaltia adierazi zuen epaileak Touringen alde eta Mondraren jokalari bat bota zuen, baina Anderrek gelditu egin zuen. Hala ere, alboko jaurtiketa buruz errematatu eta berdindu egin zuten bisitariek. Bigarren zatian, erasoari eusten kontzentratu ziren arrasatearrak, baina Jon del Palacio ere kaleratu egin zuen epaileak. Azkenean, berdinketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak