Artziniega eta Okondo (Maiorga) bertatik bertara ezagutzen

Ubane Madera 2013ko martxoaren 18a

Lainopean, baina gustura asko asko ibili ziren 26 lagun Artziniega inguruan, Besaidek antolatzen duen Bizkaiko birako 13. etapan. 08:45ean biltzen hasi eta Idubaltza tontorra egin (691 m.), bertan hamarretakoa jan eta handik Beraskola tontorrera joan ziren (671 m.). Eta handik jaitsi ziren Gordexola eta Okondo arteko mugaraino.

14:00ak inguruan iritsi ziren eurek ezarritako helmugara, Okondora, 16 kilometroko ibilaldia egin ostean. Indarrak berreskuratzeko, Laudion bazkaldu, bertan bisitatxoa egin, eta 17:00etan Arrasatera bueltatu ziren.

Dagoeneko egin dute hurrengo hitzordua: apirilaren 21ean, Okondo eta Areta arteko ibilbidea egingo dute.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak