Amets Ormaetxea: "Esperientzia bikaina izan da"

Imanol Gallego 2013ko martxoaren 17a

Lehen mailako trikitilari eta pandero jotzaileak soilik parte hartzen duten Azpeitiko San Jose jaialdian oso kritika onak eta txalo mordoa jaso zuten. Euren estilo apurtzaileak oso harrera izan zuen trikiti jaialdi ospetsuan.

Urduri zeuden biak, izan ere, ez zen ohiko hitzordu bat. Euskal Herrian dagoen trikiti jaialdi ospetsuenean ez da egunero parte hartzen. Kepa Junkera, Eneko Dorronsoro... izen handiak hartu zuten parte, tartean, Amets Ormaetxea eta Irati Gutierrez arrasatear gazteak.

Emanaldian bigarrenak izan ziren eta potpourriaren ostean espresuki eurentzako egindako letra duen abesti bat eta abesti berri bat jo zuten. Gai arruntetatik urrun, 15 urteko neska batzuen interesen inguruan abestu zuten. Ohiko doinu eta gaiak jorratu ez arren, jendeak oso ongi erantzun zuen eta emanaldian zehar txalo ugari entzun ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak