Josu Larreategi entrenatzaileak esan digunez, Tabirakok "oso defentsa gogorra" ekarri zuen, eta horrek "ustekabean" harrapatu zuen taldea: "Eurek ez zituzten ekarri barrutik jokatzen dituzten bi jokalari, eta taldearen egitura guztiz aldatuta zegoen: bere bosteko titularrak kanpotik jokatzen zuen, eta hiruko oso saskiratzaile onak dira". Defendatzea ez zen "batere samurra" izan arrasatearrendako, eta hasieratik igarri zen: "Konturatu barik, 0-5 emaitzarekin geunden", esan du entrenatzaileak. Horrela bada, lehenengo minutuan bi aldaketa egitea erabaki zuen entrenatzaileak (Iker Barbero eta Martxel).
Lehenengo laurdena 22-24 bukatu zen.
Tabirakok "oso ondo eta erosotasunez" jokatzen jarraitu zuen. "Defentsan ez zuten gauza handirik egiten, baina bizpahiru zona defentsa erabili zituzten gu konfunditzeko. 1-3-1 eta 2-3 erabili zuten", esan du Josu Larreategik. "Baina guk badakigu sartzen, horregatik gara ligan puntu gehien sartzen ditugunak, eta atzo erakutsi genuen sartzeko gai garela", gaineratzen du.
Aldageletara "bizirik" ailegatzea lortu ondoren, bigarren zatira "taldea beste modu batera irten" zen, eta denbora gutxian aurretik jarri zen markagailuan. Hirugarren eta laugarren laurdenetan, 31 puntu sartu zituen MUk. "Azken minutuetan berriz oso ondo jokatu genuen eta benetan pozgarria da", esaten du Josu Larreategik.
Hurrengo partidua zapatuan, 19:30ean Zarautzen izango dute.