Jende ugari batu da Seber Altube plazan eta inguruetan Korrikaren aurreko ospakizunetan parte hartzera edo haiek ikustera.Baserritarren ohiko azokak ere Korrikarekin bat egin du eta horren gaineko postuak izan dira bertan; tartean, Korrikaren material salmenta postua -petoak izan dira aurtengo izarra- eta Giokelak propio ipinitako postua.
Ume dantzarien eta trikiti ikasleen emanaldiak, erraldoi eta kilikien konpartsa eta kale giro animatua izan dira, oro har. Bukatzeko, talde-argazki handia atera dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.