Ernai gazte antolakunde berria aurkeztu dute Arrasateko gaztetxean

Imanol Gallego 2013ko martxoaren 15a

Sei hilabeteko prozesu eratzailearen ostean, 2013ko matxoaren 2an Lizarran jaio zen gazte antolakunde berria. Hemendik aurrera, Ernaik hartuko du bere gain euskal gazteriaren gogoa astindu, piztu eta zabaltzeko ardura.

Ez da prozesu erraza izan, Zukgua prozesutik sortutako gazte erakunde berria da Ernai. Antolatzaileek emandako datuen arabera 189 herritan 2500 gazteren gogoetetatik sortu da Ernai. Prozesu honen azken helburua independentzia eta sozialismoa erdiesteko gazte estrategia definitu eta hau garatuko duen antolakundea gorpuztea izango da, kapitalismoa baztertuz eta feminismoa bultzatuz.

Gazte danbada

Gazte topagunearen testigua hartuko duen ekimena izan arren, berau baino sakonagoa izango da. Gainera Ernai  gazte antolakundearen jaiotza jaialdia izango da. Martxoaren 29, 30, 31 eta apirilaren 1ean, gazteak elkartu eta auzolanean eztabaidatu, gozatu, ikasi, elkartrukatu eta sortzeko aukera izango dute.

Besteak beste, tailerrak, hitzaldiak, mahai inguruak, antzerkiak, kale animazioa eta kontzertuak aurkituko ditugu bertan. Guztia, Ernaik hasi berri duen eztabaida eta hausnarketa prozesua aberasteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak