Etxegabetzeek kontsumitzaileen eskubideak urratzen dituztela ebatzi du Europako Auzitegiak

Ane Miren Etxeberria 2013ko martxoaren 15a

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak esan du "herritarrak etxetik kaleratzea ahalbidetzen duen hipoteken legeak ez duela Europako arauekin bat egiten", eta beraz, kontsumitzaileen eskubideak urratzen direla. 

Auzitegiaren aburuz "Espainiako legeak ez dio epaileari etxegabetzea behin-behinean bertan behera uzteko aukerarik ematen, eta, ondorioz, ez du bat egiten Europako Batasuneko araudiekin". Ebazpen honen aurrean, legea moldatzeko asmoa duela agertu du Espainiako Justizia ministro Alberto Ruiz Gallardonek, arau horrek Europak ezarritako legeekin bat egin dezan.

Kaleratzeen aurkako agerraldia Arrasaten

Debagoieneko Stop Kaleratzeak plataformak deituta, sinadurak biltzen izan ziren atzo Seber Altube plazan. "Kreditua amaitzen ari zaizue" lelopean batu zituzten sinadurak. Atzo Arrasaten izan ziren, baina egunotan Debagoieneko beste herri batzuetan ere izango dira. Atzoko sinadura bilketa aprobetxatuta, elkarretaratzea egin zuten, izan ere "kasuak dezente ugaritu dira eta kasu konplikatuak” direla adierazi zuten bertaratutakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak