German Setien Lab-eko garraio arduradunak adierazi duenez, "negoziaketekin hasi ginen, gure eskaera lan erreformak eraginik ez izatea eta soldaten jaitsiera ez ematea da. Patronalarekin bildu ginen baina mahaia blokeatuta geratu zen". Patronalak azken egunetan hainbat mugimendu egin omen ditu baina oraindik ez dira akordio batera iritsi.
Kontua da, "uztailaren 7a aurretik hitzarmenak sinatzen ez badirela, bertan behera gelditzen direla, horrek dakarren guztiarekin" adierazi du Setienek.