Antzokia ikasgela izango dute mila ikasle pasatxok martitzenetik

Jone Albeniz 2013ko martxoaren 14a

Jardunaldien bigarren faseari ekingo diote martxoaren 19an. Lehenengo fasean 1979 ikasle Amaia Antzokiko instalazioak ezagutzera joan ostean, bigarren fasean, 1220 gazteek hartuko dute parte. Bigarren Hezkuntzako 1.zikloko ikasleek prestatutako lau antzerki obrak, taularatuko dituzte Amaia Antzokian, Lehen Hezkuntzako 4., 5. Eta 6. mailetako eta DBHko 1. mailako ikasleen aurrean.

Hezkuntza saileko ekintzen barruan eta Kultura sailarekin elkarlanean, aurten ere, ikasleen artean antzerki zaletasuna hezkuntzan lantzeko  jardunaldiak antolatu Hezkuntza Sailak.

Bigarren fase honen ondoren hirugarren fase bat egongo da apirilaren 16, 23 eta 30ean. LMHko eta DBHko ikasleentzako antzerki-talde profesionalen emanaldiak antolatuko dira 5 emanaldirekin. 

Ikuskizunak

Munduari itzulia "bidaia zirraragarri baten istorioa" izango da. Abentura liluragarri honek musika eta antzerkia uztartuko ditu eta umorea eta irudimena izango dira antzelanaren faktore garrantzitsuak. Eta zer? II antzezlanak ezberdinak izateko eskubidea aldarrikatzen du. Haurtzaroan ematen den krudeltasuna jaso nahi izan dute. Obra hau ikustera joan aurretik, bertan lantzen diren gaiak prebentzio ikuspegitik aztertzeko ikasleek material pedagogiko baten bidez landuko dute.

Helburuak

Helburua desberdinek bultzatuta antolatzen dituzte eskola-antzerkiaren jardunaldi hauek. Ikasleen artean antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzeko, ikasleak antzokira eramateko antzerkia behartzen ohitzeko, aktibitatearen alderdi hezigarriak eta ludikoak ezagutarazteko, antzerki tresna eta baliabideak ikasleei ezagutarazteko, ikasturtean zehar landutako obrak benetako antzokian taularatzeko, eta baita kultura transmisioa eta aisia bultzatzeko, batik bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak