Udaleku irekietarako begirale bila dabil Txatxilipurdi

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko martxoaren 13a

Txatxilipurdi begirale zerrenda "luze" bat egin guran dabil udaleku irekietarako. Izena emateko azken eguna da maiatzaren 10a eta hiru baldintza bete beharko dira: 18 urte edo gehiago izatea, euskara jakitea eta ekainaren 8rako antolatu duten formazio saiora joatea –egun osoko saioa da–. Aukeraketarako honako irizpide hauek hartuko dira kontuan: begirale titulua izatea, ikasketak, esperientzia, lanerako prestutasuna eta bizilekua. Izen-emate fitxa beteta bidali behar da Txatxilipurdira. Argibide gehiagorako deitu 943 79 54 46 telefonora (Mirari edo Arantza). Begirale fitxa betetzeko aukera albiste barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak