Bi deialdi egin dituzte: batetik, martxoaren 16an, zapatua, Arrasateko eta Oñatiko udal delegazioekin batera Jaengo espetxera martxa egingo dute; autobusa goizaldeko 02:00etan irtengo da Garibai geltokitik eta txartelak salgai daude Irati tabernan. Bestetik, hilaren 20rako elkarretaratzea deitu dute Herriko plazan (19:00).