ELURTEEI BURUZKO ALKATEAREN BANDOA
Berriro ere elur ekaitza dator eta Alkateak, Elurte garaietarako plana aktibatzeaz gain, ontzat eman du bando hau ematea:
Zirkulazioko bide nagusietan elurra ez pilatzea eta trafikoa ibiltzeko moduan uztea da Udal Zerbitzuen helburu nagusia eta, horretarako, erabilgarri ditugun baliabideak erabiliko ditugu.
Programa espezifiko bat ezarri du Udalak, urgentzia eta osasun zentroetara, industrialdeetara, ikastetxeetara, zentro ofizialetara eta beste zerbitzu batzuetara iristeko bideak libre lagatzeko. Azken batean, lortu nahi dugu egunerokoak betiko funtzionamendua izatea, ahal dela elurrak eta izotzak eragiten dituen ustekabeak-eta ez izateko.
Udalaren ahalegin horri batu behar diogu herritarren kolaborazioa. Gogora ekarri behar dizuegu denoi, adorez lan eginez eta herritarren kolaborazioarekin bakarrik gutxituko ditugula elurraren ondorio negatiboak, zerbitzu publikoak eta pribatuak gelditu ez daitezen eta martxan izan ditzagun.
Horretarako, gomendio hauek egiten dizkizuet:
o Ahal dela, ez erabili ibilgailu pribaturik eta autoan zoaztela handitu segurtasun distantzia. Gogoratu ikusi ere, askoz gutxiago ikusiko duzuela. Frenatu egin behar baduzue, ez egin bat-batean.
o Ahalegindu garajeetan gordetzen kalean aparkatu ohi dituzuen ibilgailuak.
o Oinezkoak espaloitik ibiliko dira beti, eta Udalak seinaleztatu ditzakeen bideetatik plazetatik, parkeetatik, e.a. gurutzatzeko; beti ere, kontu handiz ibiliz.
o Pertsona nagusiek, ezinduek edo mugikortasun mugatua dutenek saihestu beharko dute kalera ateratzea beharrezkoa ez bada. Ateratzen badira, kontu eta arreta handiarekin egin beharko dute.
o Auzokoen eta lokal edo dendetako jabeen komunitate bakoitza arduratuko da bere fatxadak hartzen duen espaloi zatia garbitzen.
o Etxejabeen komunitatea arduratuko da ibilgailu partikularren garajeetara iristeko bideak garbitzeaz.
o Herritarrek elurteak irauten duen bitartean erabili beharko dituzte Udalak zabalik eta erabilgarri lagatako eskailerak, itxita daudenak erabili gabe.
o Ibia edo ibilgailuentzako sarbidea daukaten enpresetako edo beste eraikin batzuetako titularrak arduratuko dira sarbide horiek garbitzeaz, bai eta haien jabetza barrualdean dauden maniobra edo aparkaleku eremuak garbitzeaz ere.
o Lan hauek errazteko, herritarrek hartu ahal izango dituzte gatz kopuru txikiak Ur eta Obra Zerbitzuen udal biltegian (Biderkutzeta kalea 2, ASAM enpresaren eraikin ohia) eta ASAM-en bertan, 08:00ak eta 14:00ak bitartean.
o Saiatu ez ateratzen zaborra kalera -bereziki kartoia- bere bilketa normalizatua izan arte.
o Erabili informazio telefono hauek:943 25 20 00 (BAZ) - 943 25 20 10 (Udaltzaingoa).
Hau guztia adierazten dizuet, guztiok jakin eta bete dezazuen.
Arrasaten, 2013ko martxoaren 12a
Alkatea