Azaroko azken bi aste bukaeretan egingo dira emanaldiak baina Izaskun Murgia elkarte lirikoko kideak hasi dira entseguekin dagoeneko. Lan handia eskatzen du zarzuela bat prestatzeak, eta lanean denboraz hastea komeni da. Izan ere, ezin da ahaztu 100 lagun baino gehiago inplikatzen direla urtero zarzuela prestatzen. Atzo egin zuten lehen entsegua, Arrasate Musikalen. Aurten lehen zarzuela errepikatuko dute: La Tabernera del Puerto. Noski, azken urteotako esperientzia eta eskarmentua igarriko da taula gainean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.