16:00etan izango da batzarra, Abaroako lehen solairuko E eta D aretoetan. Aldez aurretik bazkideren batek kontuen, administrazioaren edo antolakuntzaren gaineko informazioa eskuratu gurako balu Abaroako bulegotik pasa daiteke.
Bestalde, urteko ohiko batzarraz gainera, ez ohikoa ere deitu dute. Egunean bertan izango da, ohiko batzarraren ostean. Gai bakarra izango dute aztergai: Abaroako estatutuen onarpena.