Aukeak eskerrak eman gura dizkie "une zail" horretan lagundu zuten guztiei: "Halakoetan oso garrantzitsua da azkar eta ondo erreakzionatzea eta hala egin zen. Lehen minututik oso ondo egin zen lan", dio Sanzberrok. Bihotzeko masajea eman ostean sorosle batek kiroldegian dagoen desfibriladore automatikoa hartu eta aplikatu egin zion. "Erabateko talde lan eder" horri esker bihotzekoa izan zuen erabiltzailea ondo dago orain: "Larrialdi zerbitzukoek posta bidez esan ziguten azkar eta ondo egin zela lan, denen erreakzioa zoriontzekoa izan zela".
Erabili, formakuntza jaso dutenek
Euskal Herrian ez da derrigorrezkoa desfibriladorea erabiltzeko ikastaroa. Ordenagailu txiki bat modukoa da eta aparailuak esaten du zeintzuk diren jarraitu beharreko urratsak: "Gure desfibriladorea aparailua erabiltzeko formakuntza jaso duen langile bati utziko genioke hurrengo batean ere gertatuko balitz", adierazi du Aukeako gerenteak.