Erasoan huts gehiegi eginda, galdu egin zuen MUk

Mireia Bikuña 2013ko martxoaren 11

Lehen Nazional Mailako liderraren kontra emandako mailaren guztiz kontrakoa erakutsi zuen Mondragon Unibertsitateak Ordizian. Erasoan huts gehiegi egin zituen eta galdu egin zuen: 70-64.

MUk, lehen zatian, ez zuen erreferentziarik izan erasoan. Jokalari guztiek makal jokatu zuten. Ohikoa duten maila eman barik. Ordizia talde indartsua da fisikoki, eta min handia egin zion MUri barruko jokoan. Larreategiren taldeak ez zuen asmatu defentsan.

Bigarrenean aldiz, defentsa hobetu zuten arrasatearrek, baina arazoak, erasoan izan zituzten. Huts asko egin zituzten bakarkako jokaldietan: kontraerasoetan, taula azpian... Ordiziarrek hiru puntuko bi jaurtiketekin erabaki zuten partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak