Udal egitasmoen garapen iraunkorra, Kanpantzarko harrobiaren gaineko sententzia eta saneamendu proiektua, besteak beste, aztergai

Ubane Madera 2013ko martxoaren 11

Cantera de Campanzar SA enpresak tartejarritako errekurtsoan emandako sententzia da gaur arratsaldean Udal gobernuaren batzarrean jakitera emango dutena. Udal egitasmoen garapen eraginkorra lortzeko arduren antolaketa mahai gainean izango dute, eta bestelakoen artean, Udaltzaingoaren arrisku psiko-sozialen ebaluaketa egingo dute Arrasateko agintariek.

Horrekin batera, Iramendi-Etxaburuko saneamendu proiektuari dagozkion obrak adjukdikatzeko klausula teknikoen eta administratiboen agiria onartzeko proposamena aztertuko dute; Fagor Ederlan (Uribarri) inguruko zebrabideari dagokion seinalea jartzeko eskatuko diote Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta besteak beste, Gazteluondoko pibotarekin anbulantzia batean izandako kalteen berri emango dute.

Halakoak eta beste aztertuko ditu, beraz, Udal gobernuak asteroko batzarrean, gaur 16:00etan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak