Arrasate-Arlutzek ohorezko mailara igotzera lortu du

Ander Monedero 2013ko martxoaren 10a

Zapatuan Gros B menderatu ostean, Euskal Ligako ohorezko mailara igotzea lortu du Arrasate-Arlutz xake taldeak.

Bilboko Alhondigan jokatu zen ligako azken jardunaldia eta Arrasate-Arlutzek eta Errenteriako Formento taldeak ohorezko mailara igotzeko lehian zeuden. Arrasate eta Aretxabaletako taldeak, mailaz igotzeko, 1,5 puntuko aldea atera behar zien errenteriarrei eta, Fran Miguelen eta Andoni Miguelen berdinketei esker eta Aitor Alcaideren eta Asier Etxagibelen garaipenei esker, Gros B taldea 3-1 menderatu zuten. Errenteriarrek Orvina B-ren aurka 2.5-1.5 galdu zuten. Hala ere, ez zen emoziorik falta izan, Fomentoren azken partidak bost ordu iraun baitzuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak