Ford Mugarrik ezin izan zuen Atez Ate Usurbil gainditu (26-26)

Ander Monedero 2013ko martxoaren 10a

Ford Mugarrik ezin izan zuen sailkapeneko seigarren postuan dagoen Atez Ate Usurbilen aurka garaipena lortu eta berdinketarekin konformatu behar izan zen.

Gainera, Leioako Quiron Askartza taldeak Indupime Basauriren aurka irabazi ostean, talde bizkaitarrari ateratzen zion aldea desagertu eta, orain, sailkapenean berdinduta daude. Bi taldeek 21 partidu jokatu dituzte eta 36 puntu dituzte, hala ere, Ford Mugarri da sartutako gol kopuruarengatik talde moreak sailkapeneko lehenengo postuan jarraitzen du. Beraz, zapatuko berdinketaren ostean Pablo Garciaren mutilek ez dute puntuak galtzeko tarterik. Hurrengo astean Garciaren mutilek Basaurin jokatuko dute Indupimeren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak