Sandra Carrasco: "Orain nire aitak horrenbestetan amestutako bakea dugu"

Imanol Gallego 2013ko martxoaren 9a

Urtero legez, bere alaba nagusia den Sandrak hitz hunkigarri batzuk eskaini zizkion bere aitari. Bere hitzetan iragana gogora ekarri bazuen ere, egun bizi dugun bakeaz ere mintzatu zen Sandra "orain nire aitak horrenbestetan nahi izan zuen bakea lortu dugu".

 

Navas de Tolosa kalea lorez bete da gaur goizean. Duela 5 urte ETAk bertan erail zuen Isaias Carrasco alderdi sozialistako militantea eta urtero moduan bere partidu kide ugari Arrasatera hurbildu dira hura omentzeko asmoarekin.

Alaba nagusienak hartu hitza eta aitarekin bizitako oroitzapen ugari gogora ekarriz omendu nahi izan du aita. Txikitan Moralesen igarotako udak, kanpina… Ondoren Iñaki Arriolak hartu du hitza eta instituzio guztiei, bereziki Bildukoei bizi dugun bake garai honetan "terrorismo biktimak ahaztuak izan ez daitezen" lan egitera gonbidatu ditu.

Arrasateko Udaletxeko zinegotzia den Juan Antonio Barriocanal izan da Bilduko politikari bakarra. Bere ustez "familiak antolatutako ekitaldi bat izango balitz udalbatza osoa hemen egongo litzateke, baina hau ekitaldi politiko bat bilakatu da". Ondoren, Carrascorekin, bizilagunak zirenez, elkarri zioten estimu handi ere aipatu du.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak