Ane Zabala eta Marije Velasco azkarrenak guztientzako saria duen lasterketan

Ander Monedero 2013ko martxoaren 9a

Guztira, 40 emakumeek parte hartu dute Arrasateko Emakumeak Takarraran lasterketaren 5. edizioan. Lasterketan Ane Zabala eta Marije Veslasco azkarrenak izan arren, helmugaratzen azkenak izan direnak ere saria izan dute eta baita emakume gazteenak eta zaharrenak ere. Izan ere, lasterketaren helburua emakumeak kirola egitera bultzatzea da lasterketaren helburua.

Berdintasuna aldarritzat hartuta, emakumeen Takarraran lasterketa egin dute gaur goizean Arrasaten. Eguraldi ona lagun, jende ugari bildu da lasterketaren 2'8 kilometroetan parte-hartzaileak animatzera.

Sariak

  • Lehena: Ane Zabala eta Marije Velasco
  • Bigarrena: Sonia Canas
  • Hirugarrena: Yolanda Perez de Arenaza
  • Azkenak: Gema Izagirre, Garbi Sarasketa eta Idoia Elkoro
  • Gazteena: Izar Carmona
  • Zaharrena: Miren Bengoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak