Lekukoek adierazi duten moduan istripua goizeko 8ak inguru izan da. Musakolara norazkoa zeukan kotxe zuriak peugeot gorri bat eta furgoneta berde bat jo ditu. Kotxe zuriko gidariak zauriturik ez zegoela ikusi ostean, bere kotxea espaloi gainean aparkatu eta maletategian, kolpatu ostean jausitako kapota gorde du. Ondoren furgoneta berdearen jabeari ustez bere datuak eman eta bertatik joaten saiatu da.
Une horretan udaltzaingoa iritsi da. Gidariak ihes egitea nahi zuela ikusi ostean lau udaltzaingoren artean atxilotu behar izan dute. Momentuz auto zuriko gidariak atxilotuta jarraitzen du.