Inor ahaztu gabeko aldarrikapena Arrasaten

Imanol Gallego 2013ko martxoaren 8a

Egubakoitz arratsaldeko manifestazioan jende ugari batu da feminismoaren alde egiteko. Emakume zein gizon, guztiak irten dira berdintasunaren alde antolatutako aldarrikapen martxara. 

Seber Altube plazan ekin diote martxari eta Maalako biribilgunean, Arbolapetan eta Iturriotz kalean feminismoaren aldeko hitz batzuk irakurri dituzte. Amaiera ekitaldia plazan izan da eta bertso bitartez aldarrikatu dute bi sexuen arteko berdintasuna. Plazan irakurri dituzten hitzetan ozen entzun den moduan "feminismoa gizonezkoekin egin beharreko ibilbidea da".

Manifestazio guztian zehar ere leloa antzerakoa izan da, izan ere, gizarte berdin baterantz joan nahi bada, gizakume guztion aldetik jarriko beharko da esfortzua eta lana.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak