Kale bakarrak emakume izena

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko martxoaren 8a

Arrasaten diren 146 kaleetatik bakarrak dauka emakume izena. Eta berori, gainera, aste honetan onartu du Arrasateko Udalbatzak martxoaren 6ko Osoko Bilkuran. Teresa Garcia andereñoaren (urteetan Biteri eskolan maistra bezala aritu zen) izena hartuko du herriko kale batek. Hori horrela, Joxe Arantzabalek 10 emakumeren izenak proposatu ditu Arrasateko kale izendegirako. Faroa bere blogean proposatu ditu horiek. Proposamenen artean bat bera ere ez da arrasatearra; bakarra da debagoiendarra eta gehienak dira emakume ospetsuak, modu batera edo bestera, bakoitza bere alorrean, mundua aldatzen lagundu zutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak